XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

CIRILO - Banua, banua (zolatik atheratzen da erranez): Eta lan guziak nik egin beharrak ditut berriz, hemen.

MERA - Eta zu, Pello, zerk atchikitzen zitu hemen?.

PELLO - Kapitainak.

Erraiten daut....

MERA - Ez zitela okupa kapitainaz.

Zoazi lanerat, gaizo Pello.

(Hau atheratzen da jandarmari gibeletik sinoka).

BOTIKARIOA Eta ni, jauna, joaiten ahal niza ene erremedioetarat?.

MERA - Araiz.

Zure beharra han gehiago senditzen da plaza hunen erdian baino.

(Botikarioa atheratzen da zolatik).

Eta zu, jaun kapitaina, zure kargu haundiak ez dauzu permetitzen hemen gehiago denboraren galtzea.

Ikus artio...

JANDARMA - Ikus artio, jauna.

(Badoa)

(Aditzen da bere gizoner ordre baten emaiten ta soldadoen zapata-azantzak urruntzen).

JAUN MERA eta MANEZ MERA (Manez besotik atchikiz).

Zu, Manez, zaude hemen.

Zurekin nahi nuzke bi solas egin.

MANEZ - Izigarri hunkitia niz herriko buruzagiak enekin solasean ari nahi duela ikusteaz.

Zer da zure zerbitzuko?.

MERA (Mahi batean jarriz).

Ez da gauza hain errecha erraiteko Horra... Bainan, jar zite.

MANEZ (Haren parrean jarriz).

Mintza zite.

MERA - Ene adichkidea, zure kontra bizpahiru erreporta baditut ukanak.

MANEZ - Erreportak? Zer da ichtorio hori?.

MERA - Ez da maluroski ichtorio bat.